Iruñeko Hizkuntza Eskola ofizialak euskara ikasleentzat espresuki prestatutako emanaldia izanen da, baina edonor joan daiteke. 19:00etan hasiko dira gonbidapenak banatzen, antzerki eskolan bertan. Saioari 20:00etan ekinen diote, eta Ainhoa Aranburu ariko da gai jartzaile lanetan.
