Nafarroako bataz besteko pentsioa 1.030,87 eurokoa da, iaz baino %2,2 gehiago. Hala, 130.470 pentsiodun daude, 2015eko apirilean baino %1,2 gehiago: 85.324 jubilazioengatik dira eta 29.528 alarguntza-pentsioak. 11.063 desgaitasunengatik jasotzen dute, gurasorik gabe geratu direnak 4.160 dira.