Sakanako XXVII. Ibilaldi Handia

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 10:14

Irurtzundik irtengo da Ibilaldi Handia ostiralean. Ingurumena, euskara, festa eta kultura batuko dira Sakanako Ibilaldian.

Sakanako Ibilaldiaren helburuak ezberdinak dira: naturareriko errespetua, birziklatzea, kultura, Euskal Herriko erdigunea, euskararen aldeko apostua eta mendizaletasuna azpirratu zituzten antolatzaileek. XXVII. Sakanako Ibilaldi Handiaren aurkezpenean Pello Alzueta eta Mikel Goldarazena (Iratxo), Javier Fernandez (Nafarroako Kutxa Fundazioa), Ruben Goñi (Nafar Gobernuko Gazteria eta Kirol) eta Koldo Aldaz (Nafarroako Mendi Federazioa) bildu ziren.

Irurtzun eta inguruko herriak, mendiak eta paisaiak ezagutzeko aukera paregabea dago. Horregatik partaide guztiei naturarekin gozatzeko baina aldi berean natura zaintzeko eskatzen zaie.

Ibilaldian zehar hainbat leku esanguratsu ikusteko aukera izango da. Orraregi gaztelua,1512an Gaztelako ejertzioa hortik sartu zen Iruñerrira. Euskal Herriko Erdigunea, leku ikusgarria eta Andian mendizerran kokaturik dagoena. San Donato baseliza, 1.495 metrotan kokatua. San Migel baseliza, leku oso garrantsitsua euskaldunentzako eta Teodosio de Goñiren bizilekua zenbait urtetan. Larrazpil trikuharria, Goldaratz herria eta Goldaratzetik Latasara errekuperatu den ibilbide zaharra, Trinitate baseliza eta beste hainbeste leku.

Ibilaldia ez da konpetitiboa, beraz mendizaleen festa moduan ere har daiteke. Aukera ezbedinak daude eta partatide bakoitzak hiruretan egokiena aukeratu dezake. Ibilaldiak Irurtzun du abiapuntu, Atakondoa ikastetxeko frontoia eta helmuga leku Foru Plaza. Ibilbidean zehar hainbat hornidura eta kontrol lekuak izango dituzte partaideek. Hiru ibilbide ezberdin prestatu dituzte eta aukera ezberdin hauekin jende gehiagok gozatzea espero dute. Ibilbide luzea, 14 Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitoan sartu da. Izen emateak apirilaren 27ra arte egin daitezke www.iratxoelkartea.com edo www.zirkuitoa.com helbideetan (12€) eta ibilbidearen egunean bertan (15€) Langabeek egunean bertan izena emanda 5€ ordainduko dute.. Ibilbide txikirako iratxomendi@gmail.com posta elektronikoan edota egunean bertan 4€ ordainduta.

Ibilbide Luzea
Distantzia: 54km
Desnibela: 3.388 m
Irteera ordua: 6:00etan
 
Ibilbide Motza
Distantzia: 27,5 km
Desnibela: 1.344 m
Irteera ordua: 7:30ean
 
Ibilbide Txikia
Distantzia: 14km
Desnibela: 736 m
Irteera ordua: 9:30ean

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!