Harresiak euskaraz bisitatzeko, plazak libre

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 26a

Argazkia: Iruñeko harresiak.

Bihar izanen da bisita, asteazkenarekin, 12:00etan, Harresien Interpretazio Zentrotik abiatuta.

Bihar, asteazkenarekin, Harresien Interpretazio Zentroan bisita gidatua izanen da, euskaraz. San Bartolomeko gotorlekutik aterako da, eta, gero, Labriteko bastioia zeharkatuko du. 

Goizeko 12:00etan hasiko da. Izen ematea, bi euroan, Civivox aretoetan zein 010 telefono zenbakira deituta.

Aitziber Imizkoz Humanitateetan lizentziatuak eskainiko du bisita. Xedea: "Gotorlekuen eraikuntza eta zergatia ulertzea eta era arin eta interaktiboan defentsa estrategien eta garaiko bizimoduaren inguruan hausnartzea".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!