Azkenean izanen dute LGTBI kolektiboko kideek "hezkuntza, gizarte eta kultura proiektu, programa eta ekimenak" lantzeko arlo bat, "LGTBifobia zeharka eta instituzio guztietan landuko duena".
Lege bat ere garatuko du arlo horrek, lesbianen, gayen, bisexualen, transgeneroen eta intersexualen eskubideak "ziurtatzeko".
Halaber, "ez diskriminaziorako" departamentu arteko plana gauzatzeko asmoa azaldu du ganbarak.
Ikerketa. Aurrera eramanen duten beste adarretako bat izanen da. "LGTBIren Nafarroako errealitatea ezagutzeko eta beharrak identifikatzeko" azterketa gauzatzea dute buruan. Eta egin eginen dute.
Bestalde, sexu orientazioarekin eta genero identitatearekin lotutako "Informazio eta arreta zerbitzua" jarriko du martxan Nafarroako Gobernuak.
Geroa Bai, Eh Bilduk, Ahal Duguk, PSNk eta Ezkerrak bultzatu dute erresoluzioa.