Javier Esparza: "Pistolekin edo gabe, Nafarroak EAErekin bat egitea nahi dute"

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 25a

UPNren X.kongresua izan zen atzo. Arg: @upn_navarra

>UPNren X. kongresua izan zen atzo eta bertan abstentzio bakarrarekin onartu dute UPNren programa.
>Esparza hautatu dute alderdiko presidente botoen %83rekin.
>Gobernura itzuliz gero, Esparzak dio D eredua kenduko duela eremu ez-euskalduneko eskola publikoetatik.

"Pistolekin edo gabe, Nafarroak Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat egitea nahi dute Euskal Herria deitzen duten asmakizun hori eraikitzeko", hitz horiek erabili ditu bart UPNko presidente izendatu berriak, Javier Esparzak. Uxue Barkosen Gobernuari erreferentzia egin dio, horiexek baitira lehendakariaren asmoak erregionalistaren esanetan.  

Euskararen mamuak

Euskarari ere kritika ugari egin zizkion Esparzak: "Gobernura itzuliz gero eremu ez-euskaldunetik kendu eginen dugu D eredua ikastetxe publikoetatik". Arrazoitu zuen esanez, "inposaketa artifiziala dela eta gastu ekonomikoa eta desoreka baino ez du eragiten".  Inposaketa zentzugabe hori amaitzeko lan eginen duela ohartarazi zuen UPNko presidente berriak.

"Nafarroa anitz eta aberats" baten alde jardungo dutela, eta "Espainiaren eta Europaren barruan" egonen den Nafarroan eginen dutela lan. Alderdiaren datozen urteetarako programa onartzeaz gain, Gobernurako, Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak primarioen bidez aukeratzea ere onartu dute militanteek.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!