Prostituzioa esplotazioarekin eta genero indarkeriarekin alderatu du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 21a

Argazkia: Foruzaingoa, prostituzio zerbitzuak eskaintzen zituen lokal baten kontrako operazioan. navarra.es

PSNk prostituzioaren abolizioa defendatu du legebiltzarrean. UPNren, Geroa Bairen, PSNren, PPNren eta Ezkerraren botoen bidez, Pertsonen Trafikorik Gabeko Hirien Sarearekin bat egin du Iruñeak.

Pertsonen Trafikorik Gabeko Hirien Sarearekin bat egiteaz gainera, prostituzio zerbitzuak kontratatzen dituztenak zigortzearen alde azaldu da ganbara. Sei hilabetera arteko kartzela zigorrak ezarri nahi dizkiete. Bezeroa anonimatuan" dagoela salatu dute, eta, hori dela kausa, "sozialki eta publikoki deslegitimatzearen alde" mintzatu dira.  "Emakumeak prostituitzen dituztenak genero indarkeriaren konplize aktiboak" dira, onartutako erresoluzioaren bigarren puntuaren arabera.

Zigorraren alde egiten duen bigarren puntu horrek, baina, babes txikiagoa jaso du Pertsonen Trafikorik Gabeko Hirien Sarean sartzeak baino; UPNk, PSNk, PPNk eta Ezkerrak baino ez dute bat egin. Gainontzekoek aurka egin dute.

Bestalde, "prostituzioa utzi nahi duten horiei" zuzenduriko gizarte laguntzak ahalbidetzearen alde egin dute alderdi guztiek, Ahal Duguk izan ezik. Abstenitu egin da.

Bildu, gizarte eztabaidaren alde

Ordezkatze zuzenketa aurkeztu du EH Bilduk, "emakumeen salerosketaren kontrako neurri integralak" behar direla deitzeko. Argi utzi du, gainera, emakumeen salerosketaren eta prostituzioaren aldeko aldea.

Halaber, zuzenketan, Mozal Legea eta Atzerritarren Legea prostituzioan ari direnei ez aplikatzeko eskatu du; osasunerako eta gizarte zerbitzuetarako sarbidea bermatzea; eta gizartera eztabaida zabaltzea, "estigmatizazioarekin bukatzeko".

Guztiz bestelako ikuspegia du PSNk: prostituzioaren abolizioa defendatu du legebiltzarrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!