Irakurzaletasuna bultzatzea izanen da IX. Liburuaren eta Lorearen Eguneko ekimenen xedea. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatu dituzte hitzorduak Carlos III.a etorbidean. Larunbatean ospatuko dute eguna. Han izanen dira hamazazpi liburu saltoki eta hamar liburutegi. 10:00etatik 21:00etara izanen da zabalik.