UPN ez beste talde guztiek baiezko botoa eman dute. UPNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren, PSNren, Ezkerraren babesa izan du, ondorioz, iniziatibak.
Antsoaingo zendea zelakoan hobiratutakoak ere izan dituzte kontuan. Frankismo garaian inguru horietako hamabi hilerrietan ehortzitako 203 lagunen gertukoak bilatzeko agindua eman dute, halaber.
Ezkabako gotorlekua "memoria historikoaren espazioa eta aisialdi eta dibertimendurako gunea" izatea. Horra Ezkerrak aurkezturiko mozioaren hirugarren puntua. Xede hori lortze bidean, mahai bat sortzea aurreikusi dute.
Botilen hilerria txukuntzea. Landutako beste puntuetako bat. Espainiako Gobernuari eskatu diote kanposantua zaindu dezan.
Amaitzeko, bestelako eskari bat ere plazaratu dute: gotorlekuaren kudeaketa Nafarroak asumi dezan. Espainiarekin negoziatu dezala galdegin diote Barkosen exekutiboari.