Larunbatean besarkada erraldoia euskararen alde

Euskalerria Irratia 2016ko api. 20a, 18:36

D ereduan izen ematea Nafarroa osoan ahalbidetu izana lorpena izan delako ospakizun eguna antolatu du Sortzenek Tafallan. Hau da parte hartzera gonbidatzeko plazaratutako bideoa. 

Elkarren arteko besarkada erraldoi batekin ospatuko du Sortzenek D ereduan izen emateko aukera Nafarroa osora zabaldu izana. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzea litzateke albisterik pozgarriena baina Sortzenentzat pauso garrantzitsua izan da D ereduan izen emateko aukera eremu osora zabaltzea. Aukera berdintasuna izan dute gurasoek euren seme-alaben heziketa hautatzerako garaian eta hori ospatu beharra dagoela diote.

Tafallan eginen dute ospakizuna. Besarkatu ekimena izendatu dute. Elkarri besarkada eman eta lorpena jai giroan pasatzeko proposamena da.

Hain zuzen, Tafallan, Kaparroson eta Lodosan sortuko dira D ereduko lerroak. Garaipen handia dela uste dute. Urteotako lana eta gurasoen jarrera eskertu eta aitortuko dute Tafallako festan. Apirilaren 23an izanen da.

Besarkatu ekimenaren bitartez, ospatu eginen dute D eredua Nafarroa osora zabaltzeko aukera eskaini izana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!