Metropoli Forala 2016-04-20

Euskalerria Irratia 2016ko api. 20a, 12:23

Burlatako atxiloketez eta balizko hauteskundeetarako koalizioaz mintzatu gara parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu- Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez eta Ezkerrako Joseba Ezeolazarekin. Iruñeko autobus geltoki zaharrean, ekonomia solidarioa sustatzeko zentroa, artista gazteentzako espazioa eta aisialdirako tokia zabaltzeko asmoa dago. Geltoki proiektuaz mintzatu gara REAS elkarteko kide David Garnatxorekin eta Iruñeko alkateorde Patri Peralesekin. Sanmarrazkin afixak iragarriko ditu aurtengo sanferminak. Mikel Mendibil Patricia Martiartu, Mikel Santos eta Eneko Uharte sortzaileek egin dute lana, Buztintxuriko eskola publikoko ikasleen laguntzari esker. Mikel Mendibil irrintzi dorrean izan dugu. Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa gaur Zentral aretoan. Horren berri eman digu Irati Majuelo bertsolariak. "Artikoa hausten ari da" erakusketa zabaldu dute Sarasate pasealekuan. Xehestasunak Xabier Santamaria zientzia zalearen eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!