Hautagaitza bateratua aztertuko dute lauko gobernuko indarrek Espainiako hauteskundeetarako

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 20a

Argazkia: Adolfo Araiz eta Uxue Barkos solasean parlamentuan. / parlamentodenavarra.es

> Espainiako hauteskundeak errepikatzekotan, zerrenda bakarra osatzearen alde daude Geroa Bai eta EH Bildu.
> Ahal Dugu-k gaiaren inguruko "barne eztabaidarik" izan ez duela dio.

EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra batera aurkeztea. Hori da mahai gainean dagoen ideia. Geroa Bai eta EH Bildu dira begi onez ikusten dutenak; gainontzekoek ez dute jarrera argirik azaldu.

"Gogoeta egitea interesgarria da", esan du Koldo Martinez Geroa Bai-ko kideak. Lasaitasunez mintzatu da Adolfo Araiz (EH Bildu): "Azken minutura arte ezin daiteke esan amaitu denik [gobernua osatzeko negoziazioa]". Dena dela, Nafarroan "aldaketa politikoaren hautagaitza" babesteko prest daude. Bi alderdi abertzaleak alde daude.

Bestela mintzatu da Ahal Dugu. "Gu oraindik ez gaude hauteskundeen zain, azken unera arte aukera guztiak agortu nahi ditugu", esan du Laura Perezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!