Moto gidari bat hil da Tuteran auto batekin talka eginda

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 20a

49 urteko hildakoa Cintruenigokoa zen. Autoko gidaria onik atera da.

Motorzale bat hil da Tuteran, istripu batean. Ezbeharra 05:52 aldera gertatu da, NA-160 (Tutera-Fitero) errepidean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. 49 urteko hildakoa Cintruenigokoa zen.

Motorrak auto baten aurka talka egin du. Autoa errepidean irauli egin da eta errei bat itxi du. Autoko gidaria onik atera da. Nafarroako larrialdi zerbitzuak Tuterako suhiltzaileak eta bi anbulantzia bidali ditu. Era berean, Foruzaingoa bertaratu da, istripua ikertzeko.

Motorzalearen gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eramango dute, autopsia egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!