Plaza bete errefuxiatuen alde deialdi herritarra indartzeko xedez ari dira zenbait diputatu gose greba egiten, tartean, Eduardo Santos nafarra. Ostiralean izanen da deialdi hori, Zaragozan, eta plaza herritarrez betetzeko asmoa dute, errefuxiatuen aldeko keinu gisara. Gose grebaren helburu nagusia hori bai, errefuxiatuen gaian Europak Turkiarekin hartu duen erabakiaren aurka egitea da. Santosekin batera larunbataz geroztik Pedro Arrojo (Ahal Dugu,Zaragoza), Jorge Luis Bail (Equo, Huesca) eta Miguel Anxo (En Marea, Lugo).