Iker Moreno torturatu zutela salatuz Guardia Zibila iraindu dutelakoan, haren aita Txelui Moreno, ama Julia Ibañez eta anaia txiki Ibai Moreno atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak .Guztira, gutxienez sei lagun atxilotu dituzte Burlatan. Iker Morenok eman dizkigu xehetasunak atxiloketak gertatzen ari ziren unean. Ezkaba mendia eta Iruñerria. Sarritan elkarri bizkar emanda. Mendi hori inguratzen duten udalak eta Iruñerriko Mankomunitatea elkarlanean ari dira. Proiektu berezia dute eskuartean, Ezkaba Parkea sortzekoa. Mendia garbitu, ibilbide bereziak zabaldu eta naturgune berezia sortzea bertan. Aritz Aiesa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak eman dizkigu azalpenak. Gorka Izko, Gora Iruñea! ekimeneko kidearekin sanferminen jai ereduaz eta festetarako egin dituzten proposamenez mintzatu gara. Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurraren eskutik Luis Gonzalez trompeta-jotzailearen ibilbidea eta lanak ezagutu ditugu. Iritziaren tartean, Gorka Bereziartua eta Elixabete Garmendia kazetariak eta Aingeru Epalza idazlea izan ditugu.