LOMCE ez du bere horretan aplikatuko Nafarroak. Uko eginen dio seigarren mailako etsamina egiteari. Mendozak horrela jakinarazi dio Mendeze de Vigori. Gauzatuko du bestelakorik, ordea: euskarazko, ingelesezko eta gaztelaniazko konpetentzia linguistikoen froga eginen du, bai eta zientzia azterketak ere.
Maiatzean egitekoa zen azterketa, baina Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarri du Nafarroak, EAEk, Kanariar uharteek eta Kataluniarekin batera.
Frogak, pultsua hartzeko
Helburua bat eta bakarra dute Nafarroan egitekoak diren azterketek, Mendozaren hitzetan: egungoa nola dagoen ikustea. "Ebaluatzeak ez du esan nahi gauzak gaizki daudenik, baizik eta erreferenteak hartzea aztertzeko aurrera edo atzera ari garen, edota geldirik gauden", esan du.
Beraz, LOMCE ez, baina jarriko duten frogak maila nola dagoen neurtuko du.
Ofizialak ez diren hizkuntzetako oposizioak
Bestelako gaia ere tratatu dute Madrilen egindako bileran: ofizialak ez diren hizkuntzetako oposizioak deitu ahal izatea. Azken finean, PAI ereduko irakasle gehiago deitzerik ez da, egun.