Askatu dituzte jada "Guardia Zibila iraintzeagatik" atxilotutakoak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 19a, 12:55
Argazkia: Txelui Moreno, askatu berritan. / euskalerriairratia.eus

> Txelui eta Ibai Moreno, Esteban Gota, Julia Ibañez, Itxaso Torregrosa, Saioa Ibiriku, Angel Mari Erro eta Mikel Otano aske utzi dituzte, zitazioa emanda.
> Deklaraziorik ez diete hartu. Torturaren kontrako mural bat margotzearekin lotuta hartu dituzte atxilo.

Tortura kasuak salatzeagatik atxilotu ditu ustez Espainiako Poliziak, zehazki aztnugal auzia salatzeko egindako ekimenengatik.

Txelui Moreno, Ibai Moreno, Esteban Gota, Julia Ibañez, Itxaso Torregrosa, Mikel Otano, Angel Mari Erro eta Saioa Ibiriku dira atzemandakoak. Jada libre geratu dira denak.

Zitazioa emateko eraman dituzte Chinchillaraino, deklaraziorik ere ez diete hartu. Txelui Morenok esan du egoera "kafkiarra eta ikaragarria" dela. EH Bilduko Adolfo Araizen aburuz, "arrazoirik gabeko atxiloketak" izan dira. "Onartezina da. Atxiloketa politikoak dira; mendeku politikoa", zehaztu du.

Iker Morenoren aita, anaia eta ama dira atxilotu dituztenetako hiru. Ekineko kide izatea leporatuta atxilotu zutenean, "tortura bortitzak" salatu zituen Iker Morenok berak. Sarean dago irakurgai haren tortura testigantza, gaztelaniaz.

Ibai Moreno atxilotu duten unea. Argazkia: @aagirrezabal.

Txelui Moreno atxilo hartu duten unea.

Iker Morenok (@ugarroi) Twitter bidez zabaldu du margoketa egin zuteneko irudi bat.

Atxilotutakoak askatzen hasi dira jada:

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!