Joanes Illarregi leitzarrak jantzi du txapela gazteen bertso txapelketan

Euskalerria Irratia 2016ko api. 18a, 11:58

Argazkia: Joanes Illarregi, txapela jantzi zuen unean. / bertsoa.eus

14 eta 18 urte arteko Nafarroako eskolarteko bertso txapelketa irabazi zuen, ostiralean Altsasun jokatutako finalean. Xabat Illarregi anaiak eskuratu du bigarren postua.

Lau oinekin aritu ziren animatu ziren gazte guztiak. Honako hauek urreratu ziren mikrofonora: Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Aitziber Grados, Bittori Elizalde, Lide Arrieta eta Ainhoa Arrizabalaga.

Horietatik lau sailatu ziren hurrengo faserako.  Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Idoia Granizo eta Ekain Alegre, hain zuzen ere. Zortziko txikian aritu ostean, koplatan aritu ziren.

Sailatutako bi bertsolariak Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketan ariko dira, ekainaren 4an. Bertsoa.eus webgunean entzun daitezke lehiaketako bertsoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!