Mallorcak eta Osasunak bana berdindu zuten partiduaren analisia Aritz Agirre kazetariarekin egin dugu. Iker Tubia tuiterlariak astea zazpi txiotan laburbildu digu. Santi Leone librepentsalariak aktualitatearen dekalogoa osatu du. Atzo, La Sexta telebistan Jordi Evole kazetariak Arnaldo Otegiri egin zion elkarrizketa aztergai izan du eta aste berriak ekarriko dizkigun albiste, gertaera zenbaiten aurrerapena ere egin digu: liburuaren eguna hilak 23, horien artean Slajov Zizek filosofoarena errefuxiatuei buruz, UPNren kongresua eta Nafarroaren Eguna, igandean. Frantziako kaleetan protesta sozialak jarraitzen du. Nuit Debout mugimenduaz hitz egin dugu Lur Gil nazioarteko analistarekin. Mikroipuina Hasier Larretxea poeta baztandarrak aireratu du.