"Gerra zibilaren ostean pertsona askoren sufrimendua aitortu eta erreparatu behar da", Esparzaren aburuz. Esposizioak, baina, ez du halakorik egiten, dioenez. "Soilik gizartea hautsi eta zatitu egiten du, eta instituzioen eta demokraziaren alde lan egin dutenen kontrako mezua zabaltzen du", kritikatu du.
Koadrotan azaldutako irudiak izan ditu mintzagai. "Monarkia frankismoarekin lotzen du, eliza frankismoarekin lotzen du, Guardia Zibila ere... era berean, erakusketa muntatu dutenekin bat egiten ez duten hedabideak ere frankismoarekin erlazionatzen dituzte, organizazio politikoak, eta demokrazian eta herriarengatik hautatuak izan diren alderdiak ere".
Bestalde, argitu nahi izan du ez dagoela parlamentuan erakusketak jartzearen kontra. "Jarri jar daitezke, beti ere inori gaizki iruditzen ez bazaizkio".
Hona hemen erakusketan ikusgai dauden zenbait obra:
