Guztira zortzi osasun etxetan hasiko dira ekografiak egiten: sei Iruñerrian izanen dira eta bi Tuteran. Lehen Mailako Arreta sendotzeko baliatuko du Osasunbideak 135.520 euroko inbertsioa. Ekografoak erosi eta profesionalak formatzeko egitasmoa jarriko du abian.