Metropoli Forala 2016-04-14

Euskalerria Irratia 2016ko api. 14a, 11:41

Gaur bertan inauguratu dute Iruñeko Askatasun Plaza. Urte eta hamarkada ilun eta luzeetan Rodezno Kontearen plaza izan denari izena aldatu diote. Gaiaz hitz egin dugu udal ordezkariekin: Eh Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Itziar Gomez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino. Astelehenean udalak zabalduko duen etxebizitza bulego berriaz ere aritu gara. Jose Maria Aznar PPko buruzagi ohiak Ogasunarekin dituen zorrak argitu dizkigu Ainhoa Arano kazetariak. Xabier Agirre irakaslearen eskutik Espainiako bigarren errepublika gogoratu dugu. Argia aldizkariko kazetari Axier Lopezekin Mozal legearen ondorioz ezarri dioten isunaz aritu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!