Jorge Olaiz iruindarra aske gelditu da

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 14a

Jorge Olaiz iruindarra. Arg: @aagirrezabal

Sententziaren zain, aske utzi dute preso iruindarra. Erabakita dago auzia baina oraindik ez dute horren berririk eman. Concepcion Espejal epaileak aurreratu du boto partikular bat izanen dela.

Jorge Olaiz iruindarra aske gelditu da behin-behinean. Erabakia hartu du epaileak baina sententzia idazten ari dira. Oraindik ez dute aurreratu beste deus. Concepcion Espejal epaileak esan duena da, boto partikular bat izanen dela. 

Guardia zibilekin edukitako tiroketa baten harira atxilotu zuten, 2001ean. Orduan inputatu zuten orain berriro ireki duten auzian: Miguel Angel Ruiz Langarika Iruñeko Udaleko zinegotzi ohia hiltzen saiatzeagatik. Akusazio bera leporatuta atxilotu, epaitu eta zigortu zuten Iñaki Beaumont iruindarra. Baina Olaizen kontrako akusazioak ez zuen aurrera egin, froga faltagatik.

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin eginiko ikerketa berrietan oinarrituta, berriro ireki zuten artxibatutako sumario hura. Orain, ordea, lekuko bat agertu da, anonimoa. Pertsona horren deklarazioaren arabera, Olaiz Beaumontekin zegoen hura atxilotu zutenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!