UPNk elurtea politikoki baliatu duela kritikatu dute gainerako alderdiek

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 14a

Martxoaren 10eko elurtean ez zela aurreikuspen faltarik izan dio Gobernuak.

"Aurreikuspen faltarik ez zen izan eta ez zen beranduegi arreta eman elurteari", hala esan du Manu Aierdi ekonomia presidenteordeak. "Elurte handia izan zen martxoaren 10ean eta trafiko gehien dagoen unean izan zen", hala azaldu du Aierdik. Gobernua babesten duten alderdiek uste dute UPNk elurtea baliatu duela politikoki funtsik gabeko kritikak egiteko.

Elurra kentzeko makinak prest zeudela gogoratu du Aierdik eta protokoloen arabera jokatu zutela dio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!