Zentro hauetan 800 bat langilek 650 pertsona artatzen dituzte. Jasotako neurriekin Foru Gobernuak 3 milioi gehiago izanen ditu urtean 2017tik aurrera. Zehazki, zentro horietarako 32,2 milioi euro bideratzea aurreikusten da 2017an; 2016an 29,2 milioi izan dira, hau da, % 10,3 gehiago hurrengo urtean, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak gaurko Gobernuko bilkuran helarazi duenez.
Akordioak bermatzen du zentroak kudeatzen dituzten erakunde pribatuek indarrean dagoen hitzarmena bete ahal izatea (2012koa). Gogora ekarri behar da 2014ko maiatzetik sektorean mobilizazioak eta grebak egin direla.
Eskubide Sozialetako Departamentuak propioak eta beste batzuenak diren desgaituei arreta emateko 15 etxebizitza eta zentroei dagokienez, kudeaketako kontratu berrietan lan eta gizarteko hobekuntzak jasotze aldera.
3 milioi horietatik, urtean izango diren 2,2 milioi euro gehiago laneko hobekuntzak egiteko erabiliko dira, Gobernuak kudeaketako kontratuetan ekarpen handiagoa eginez. Adostutako neurriek gehikuntzaren % 7,5eko eragina du soldatan eta beste osagarri batzuetan (soldata % 3,35 igotzea, hobekuntzak txanden osagarrietan eta jaiegunetako lanean, lanaldiaren murrizketa eta, plantillaren zati batentzat, gaikuntzako osagarria kobratzeko bermea).
Bestalde, Gobernuaren, CCOOren eta UGTren arteko akordioak hobekuntzak sartzen ditu zerbitzua emateko kalitatean. Gobernuak urtean 800.000 euro gehiago jarriko ditu plaza eta langile gehiago sortzeko (Barañainen etxebizitza berri bat gehituko da, langileentzako doako laguntza psikologikoa sartzen da...).
Laparra lehendakariordeak kontratazio publikoaren "jauzi kualitatibo" hori azpimarratu du; horrek Nafarroako Gobernua negoziazio kolektiboan eta lan-baldintzen bermean inplikatzea dakar. Laparrak azaldu duenez, halaber, orain arte plantillan egin ez diren ordainketak enpresen erantzukizuna da.