35.000 euro bideratuko dituzte mendiko bidezidorrak egokitzeko

Euskalerria Irratia 2016ko api. 13a, 13:27

Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioari emanen dio Gobernuak diru-laguntza hori bereziki GR izeneko bidexkak mantentzeko.

35.000 euro bideratuko dituzte mendiko bidezidorrak egokitzeko eta mantentzeko. Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioari emanen dio Gobernuak diru-laguntza hori bereziki GR izeneko bidexkak mantentzeko: zehazki, markak ongi jartzea, homologazioak egitea eta bideak errekuperatzea da xedea.

GR 11, GR12, GR 220 eta GR 20 hobetuko dituzte eta baita GRT, hau da, mugaz haratagokoak ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!