Karlos III.aren Gurutzea Saria bederatzi pertsona eta entitateri emanen diete

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 13a

Iaz egindako sari banaketa

Oberena Dantza Taldeari, Golem zinematokiei, Izaskun Arratibeli, Julio Ayesari, Mario Gabiriari, Gregorio Monreali, Javier Molinari, Koldo Roderori eta Manuel Torresi emanen diete saria.

Karlos III.aren Gurutzea saria bederatzi pertsona eta entitateri emanen die Gobernuak. Nafarroa entzutetsu egiteagatik emanen diete.

-Oberena dantza talderi, batetik.  Euskal folklorea 75 urtez zabaltzen eta sustatzen aritzeagatik:
Ana Ollo, Oberena
-Golem zinematokiei. Zinema babestu eta nazioartean bertako lana proiektatzeagatik.
-Manuel Torresi, berrikuntzan egindako ikerketengatik
-Koldo Rodero sukaldariari.
-Gregorio Monreal ikerketa historiko-juridikoengatik. Eusko Ikaskuntzako zuzendari ere izandakoa da.
-Mario Gaviria, giza eskubideetan egindako lanagatik.
-Julio Ayesari Nafarroaren irudia lau haizetara zabaltzeagatik.
-Izaskun Arratibeli, euskararen alde egindako lanagatik. Ikastolen sortzailetako bat izan da Arratibel.
-Javier Molinari, pediatra eta haurren onklogian aditua. Adano elkartearen sortzaileetako bat.

Maiatzaren 7an eginen dute sarien banaketa. 1997an hasi zen Gobernua halako aitorpena egiten.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!