Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuburua eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza izan dira. Gero, Gorka Mayo elkarrizketatu dugu. Beste lau lagunekin batera bihartik aurrera epaituko dute Ekin erakundeko kide izatea egotzita. Zortzina urtekoak dira zigor eskaerak. Tertulia grafikoaren tartean, Ion Orzaiz kazetariak aktualitateko lau argazki hautatu dizkigu. Iosu Royo zientzia zalearekin astronomiaz mintzatu gara. Oleg Kotov kosmonauta atzo Iruñeko Planetarioan izan zen, Yuri Gagarin astronauta espazioratu zela 55 urte betetzen diren egunotan. Idazle nafar bat iritziaren tartean: Jon Alonso.