Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Hego Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Galizian eta Espainian eginen dituzte atxiloketak.
Sareak ere mutu
Kate luzea ekarri du sareko errepresioak 2014tik. Hain justu urte horretan bertan ekin zion Espainiak txiolariak isilarazteko saiakerari. Orain bi urteko apirilean izan zen lehenengo Armiama operazioa, gerora heldu diren beste hiruren aitzindaria. 2014ko azaroan izan zen bigarrena; hirugarrena, 2015eko maiatzean; eta azkena, gaurkoa.
Hala, orain arteko Armiarma operazioak medio, 37 lagun hartu dituzte atxilo orotara Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.
#ÚLTIMAHORA La @guardiacivil está desarrollando una operación contra el enaltecimiento del terrorismo en #RRSS. Hasta ahora hay 4 detenidos
— Ministerio Interior (@interiorgob) 13 de abril de 2016