Kazetarien solasaldian, Berria egunkariko Joxerra Senar eta Garako Martxelo Diaz izan dira. Mintzagai: Urtasun marrazkilariaren erakusketa Parlamentuan, Polizia Nazionalak Espainiako banderari gorazarre atzo Antoniutti Parkean eta etzi, apirilak 14, Errepublikaren eguna. Saioaren bigarren zatian musika eta kantua nagusi. Giuseppe Verdiren 'Nabucco' operak, Babilonian hebrearren erbestaldiaren historia kontatzen du. Etzi, eskainiko dute lan hori Baluarten Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak. 'Nabucco' opera entzuteko parada izan dugu Orfeoiko zuzendari Igor Ijurraren eskutik. Bertsolaritzaz ere aritu gara. Bihar jokatuko da Iruñean Bardoak saioaren final itzulera, errebantxa. Ander Fuentes Itturri eta Julen Zelaieta bertsolariek xehetasun guztiak eman dizkigute. "Kau kori kura" izenarekin bideoklip sorta ikusgai eta entzungai dago Youtuben. Jende ezagunari edo zernahi gairi buruzko kantu ironikoak abesten dituzte. Gorka Bereziartua kazetariak eman digu horren berri.