Nafarroako Ospitale Guneko itxaron zerrendan iaz baino 4.574 paziente gutxiago daude

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 12a

Argazkia: Nafarroako Ospitale Publikoko geletako bat.

Antonio Merino zuzendari kudeatzaileak adierazi du "argiki" egin dutela zerrendek hobera, 2015eko datuekin alderatuz; eta, are gehiago: horrela segituko dutelakoan dago.

41.497. Horiek dira 2016an artatzeko esperoan dauden nafarrak. Nafarroako Parlamentuan izan da Merino, PPNren eskaerari erantzunez. Nabarmendu du "nafarren problema handiena" dela itxaron zerrendena. Nolanahi ere, hobera doa.

Zifrek laburbil dezakete ongien. 2015ean, 46.607 pertsonakoa zen zerrenda. Arloz arloko zenbait datu ere aletu ditu. Traumatologian, 8.000 paziente zeuden zain 2015eko martxoan eta 6.700 dira egun. Oftalmologiari dagokionez, 7.940 ziren iaz eta 3.110 orain.

Zenbat itxaron behar da batez beste?

64 egun pasatzen dituzte, batez beste, nafarrek medikuarena joateko zain. "Murrizten ari gara egun kopurua eta horrela jarraitzea aurreikusi dugu", jakinari du Merinok.

Zerrendak gehiago txikitzeko hainbat neurri iragarri ditu, gainera: kirofanoen programazioa eta etekina hobetzea, agendak hobe planeatzea eta Lehen Arretarako kontsultak zabaltzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!