Espainiako Osasun Ministerioak kaleratu ditu datuak: Hego Euskal Herrian, lau pertsonen eritasuna baieztatu dute. Nafarroan hiru dira zehazki -aurretik jakinarazitako bat eta bi berri-. Ez dute esan haurdun dagoen inor kutsatuta ote dagoen.
Protokoloa eratu du Espainiako Gobernuak, zikari aurre egiteko. Horren arabera, odola ematen dutenek 28 egunez ezinen dute eman, baldin eta zika zabalduta dagoen herrialde batean izan badira. Bestalde, haurdun daudenei eskatu diete aedes aegypti eltxoak kutsatzen duen eritasuna, alegia, zika dagoen tokietara bidaiarik ez egiteko.