Informazioaren gizartea txostena kaleratu du Telefonicak, 2015ean Espainiako Estatuan sarearen erabilpena aztertzeko. Horren arabera, Nafarroan, hamar lagun dauzkaten hamar enpresetatik zazpik ez dute webgunerik, Interneterako sarbidea %71k badu ere.
Guztiz bestelakoa da hamar langiletik gorako enpresen kasua: sarera konektatuta daude %100, eta %80,5ek gune propioa dute online.
Internetan, gestioetarako
Zertarako erabiltzen dute egun enpresek sarea? Batez ere, Administrazioarekin tramiteak egiteko (%78k), bai eta Gizarte Segurantzaren kudeaketak egiteko ere (%59,9).