Trastorno neurologiko kronikoa da Parkinsona. Endekapenezkoa eta baliorik gabe uzten duena gorputzaren zenbait atal. Nafarroan 2.400 herritarrek dute Parkinsona, horien artean %10ak fase aurreratu batean. Anapar elkarteak (Nafarroako Parkinsonaren Elkartea) hitzaldiak, jardunaldiak eta ekimen desberdinak antolatu ditu Parkinsonaren Nazioarteko Egunarekin batera. Atzo izan zen egun hori eta aste guztian eginen dituzte ekitaldian "trastornoa ezagutarazi" eta "estereotipoak" alboratu ahal izateko.