Gazte prekaritatearen kontra mobilizatuko dira apirilaren 30ean

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 11

Argazkia: Prekarietatearen kontrako mobilizazioa antolatzen ari diren gazteetako bi, Ahotsa.infori eskainitako elkarrizketa. / ahotsa.info

Hainbat gazte eragile eta norbanako ari dira antolatzen maiatzaren 1aren bezperako protesta, eta gaztetxean ari dira asanbladak egiten.

"Prekarietatea egoera iraunkorra da gazte gehienen bizitzan, zaurgarritasun egoera bat, ikusmolde falta eta gure belaunaldian sartutako deserrotzea", adierazi dute ohar baten bidez protestaren antolatzaileek.

Diotenez, "estrategia bat" da prekarietatea, "bizitza duina" ukatzeko. Zerrendatu egin dituzte arazoetako batzuk: emakumeen soldata baxuagoak; etxebizitzaren, argiaren eta ikasketen prezioa; migrantzaileen egoera; eta protestatzen dutenen aurkako errepresioa.

Biltzen jarraituko dute datozen asteoatan mobilizazioari forma emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!