Nafarroak 1990tik duen zama zenbaterainokoa den jakin nahi du parlamentuak. Horretarako Gobernuari eskatu dio UPNren kudeaketaren inguruko informazioa. Azken 23 urteetan izan da alderdi hori aginte makilarekin eta zenbaterainoko zorra utzi duen jakin nahi du. Bereziki, enpresa publikoetako egoera eta azpiegiturak egiteko baliatutako aurrekontua aztertu nahi dute.
Zorraren joera nolakoa izan den aztertzea eta 2015. Urtea 3.322 milioi euroko zorrarekin istea zerk eraginda izan den jakin nahi du parlamentuak. 10 txosten eskatu dituzte zorra zenbaterainokoa den jakiteko. Azpiegiturei dagokienez Arena pabiloia, Pirinioko Autobidea, Bideko Autobidea, Nafarroako Ubidea, Belateko tunelak, AHT eta ospitaletako sukaldeen pribatizazioa. Osasunaren inguruko datuak ere eskatu dituzte.