Cies-ek egin du ikerketa, Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak hala aginduta. Emaitza: gora doala antsietatearen kontrako medikamentuak hartzen dituen biztanle kopurua. Iaz, puntu bat baxuagoa izan zen zifra: %12koa.
Adinari dagokionez ere badaude aldaerak. 65 urtetik gorakoak dira hartzen dituzten %22.
Eta arrazoiaren inguruan galdetuz gero, askotarikoak dira kausak: %35ek lo hartzeko erabiltzen dituzte; %18k, traumaren bat pairatu ostean; %12k, familia arazoak direla eta; eta %8k, arrazoi ekonomikoak medio.
Iratxe elkarteak oroitarazi du medikuarenera joan behar dela kontsumitu aurretik eta albo ondorioak kontuan izan behar direla.