Itoizko urtegiaren ur erreserban hamar milioi euro gastatu ditu mankomunitateak

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 11

Argazkia: Edateko ura tratatzeko Tiebaseko zentroaren inaugurazioa, 2006an. / navarra.es

> 2006tik 2015era ordaindu dio kantitate hori.
> Itoizko ura Eugikoa baino askoz garestiagoa da: 60 zentimo balio du metro kubikoak; Eugikoak, aldiz, 2 zentimo baino ez.

Berez, ez da ordaintzen Itoizko ura, hori hartzeko eskubidea baizik. Hau da, tarifa finko bat zehaztu zuen UPNren Gobernuak Canasarekin -enpresa kudeatzailea-, eta horrek finkatzen du zenbat ordainduko duen exekutiboak.

2006an egin zuten akordioa Iruñerriko mankomunitateak eta sozietate anonimoak, eta orduan jada altua zen hitzarmenean zehaztutako prezioa -22,5 hektometro kubiko urtean, 700 bat litro segundoko-.

Merkeagoa izan adin

'Aldaketaren gobernuak' asmo berri bat du esku artean: hitzarmena aldatzea eta "benetako beharren araberakoa" izatea. Urtero, 1.152.00 euro jasotzen ditu Canasak mankomunitatearentzat eskuragarri dagoen 2.000 litro segundoko erreserbarengatik. Gobernu berriaren proposamena: 460 litro segundoko erreserba doitzea. Era horretan, 507.295 euro gastatuko lituzke urtean, 645.591 euro aurreztuz.

Txosten batekin justifikatu du exekutiboak kontratua aldatzeko nahia. Horren arabera, "lehorte handia" dagoenean ere, nahikoa izanen litzateke proposatutako kantitatearekin. Gainera, "aurreikusten da hurrengo hamar urteotan beharko den emaria ez dela handiagoa izanen".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!