Gobernantza eta konpromisoa, emakumeen ahalduntzea, ardurak konpartitzea eta indarkeriarekin amaitzea. Lau dira Berdintasun Planaren ildoak. Laura Berro Berdintasun zinegotziak gaia "era transbertsalean" landuko dutela ziurtatu du, "eragin arlo guztietan".
Etxeko langileak ere presente
Bestalde, etxeko langileen aldeko deklarazioa ere onartu dute bost alderdiek. Izan ere, 9.000 inguru dira Nafarroan etxean eta egoera irregularrean dauden emakumeak. Horregatik, "esplotazioa" pairatzen duen kolektiboa dela nabarmendu dute bost indarrek, eta erregulazioa galdegin dute.