Genero identitate dela-eta diskriminazioa ekiditeko legea betetzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 8a

Argazkia: Chysallis elkarteko kideak. chrysallis.org.es

Nafar gobernuari eskatu diote 2009ko Foru Legea bete dezan, batez ere sentsibilizazio kanpainak garatzen eta adin txikiko transexualen familiei zerbitzuak eskaintzen.

Hezkuntza arloan ere gaia lantzeko eskatu dute, EH Bilduk aurkeztutako erresoluzioa oinarri. Izan ere, 2009/12 Foru Legea "gaur egun ez dira garatzen ari", Bilduren aburuz.

Chrysallis haur transexualen elkartearekin izandako lan saioa ekarri dute gogora, halaber. Bertan, "ezagutza eta begirunea" garatu behar direla defendatu zuten, bai eta "profesionalak formatu behar direla, transexualitatea ikusarazi eta eskubideak defendatu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!