Nafarroan ematen diren eskola eraso eta jazarpenen harira, txostena osatzea adostu dute, halaber, ebazpenaren bigarren puntuan.
Hala, indarrean dauden protokoloak martxan jartzeko neurriak har ditzan eskatu diote gobernuari.
UPNk bultzatu du ebazpena, eta Unicefen txosten bat izan du ardatz. Horren arabera, umeen %4,1ek eraso fisikoren bat pairatu dute noizbait eta %8,5ek mehatxuak.