Opuseko klinikarekin, hitzarmenik ez

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 8a

PPk "hitzarmen singularrak" egiteko proposamena eraman du Parlamentura. UPNk baino ez du babestu.

Nafarroako Klinika Pribatuari onurak ematea eta bertan ari diren langileei tratu berezia eskaintzea ahalbidetu nahi zuen PPk gainerako Parlamentuko alderdien ustez. "Hitzarmen singularrak" sortzeko aukera jarri du mahai gainean Ana Beltran Nafarroako alderdi popularreko kideak: "Klinikak bere langileei arreta eskaintzeko aukera da eskaintzen ahal zaiena proposamen honen bidez".

UPNk baino ez du babestu alderdi popularraren lege aldaketa. PPren proposamenari babesik ez emateagatik osasun pribatua baztertzea leporatu dio alderdi erregionalistak Gobernuari.

Arrazoi juridikoengatik eta zuzentasunagatik onartezina da proposamena Geroa Bairentzat. Lehen eta bigarren mailako herritarrak sortuko liratekeela uste dute EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. Osasuna negozio bilakatzea leporatu diote PPri. Partxeak jartzea eta irtenbide susmagarriak planteatzea iruditu zaie. Alderdi sozialistak leporatu dio, gainerako taldeek duten unibertsaltasun eta ekitate kontzeptuetatik urrun egotea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!