Asunción Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakari berria

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 7a

Asun Olaetxea Estanga

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren babesa jasota, Helio Robledari karguan txanda hartzeko hautatu dute sei urteko agintaldirako. UPNk zein PPk zuriz bozkatu dute.

Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur Asunción Olaetxea Estanga beteluarra hautatu du Kontuen Ganberako lehendakaria izateko 6 urtean, Helio Robledaren ordez. Azken horrek agintaldi bat egin ondoren utzi du kargua.


Olaetxea, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahalduguk eta Izquierda-Ezkerrak proposaturiko hautagaia, 33 botokin aukeratuta izan da, bere hautagaitzaitza proposatzen zuten 26 botoetaz gain PSNko 7ak. UPNk eta PPNk zuriz bozkatu dute


Asunción Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakari berria, Betelun jaio zen 1966an. Enpresa Zientzietako diplomaduna da (Iruñeko Eskola), Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko lizentziaduna (NUP), Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan, toki ogasunen kudeaketan aditua NUPen eta finantza-auditoretzan aditua UNEDen. Lanbide esperientziari dagokionez, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan Doneztebe eta Lekunberri aldeetarako aholkulari ekonomikoa izan da, Kontuen Ganberako auditoretzako teknikaria eta fiskalizazio organo horretako auditorea 2005etik aurrera.


Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa fiskalizatzen duen erakundea da Kontuen Ganbera. Parlamentuaren menpeko organoa da, eta ekonomia eta finantza kontuetan aholku ematen dio, baina bere kabuz funtzionatzen du. Lehendakariak zuzentzen du; ganberako beste kide eta organo batzuk idazkari nagusia eta auditoreak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!