PPNk aurkeztutako mozio batek proposatu du doan izatea, eta, parlamentuko eztabaidan, erregionalistek baino ez dute aurka egin; nolanahi ere, Geroa Baik ere ez du babestu mozioa, eztabaidan doakotasunaren alde lerratu den arren. Izan ere, PPNk aurkeztutako formularekin ez dago ados, "zoroa" deritzo inbertsio horri.
Jokin Castiella Geroa Baiko kideak oroitarazi du 2029 arte kontzesioa eginda dagoela, eta, haren aburuz, "ez da bideragarria" horretan eskua sartzea.
Eztabaidan, Erriberrako herritarrak "kaltetuenak" direla salatu du Javier Garcia PPNko kideak, eta oroitarazi du 15.000 sinadura bildu dituztela jada ordainpekoa izan ez dadin.
"AP-15 doan izan behar da, noski", esan du Maiorga Ramirezek (EH Bildu), aitzitik, oroitarazi du horretarako 300 eta 600 milioi euroren arteko inbertsioa beharko litzatekeela.
Nafarroako Gobernua osatzen duten lau taldeek publiko egiteak dakarren kostua aztertzeko asmoa azaldu dute, dena dela.