Otsailean izan zen haur hezkuntzako aurre-matrikulazio kanpaina. Gurasoek egindako lehen aukeran izanen dira haur gehienak: %98,5. 2013an jaiotako 6.075 haurren gehienek eman dute izena ikastetxeren batean, %97ak. Horien artetik %60,41 sare publikoa hautatu dute eta %39,59 hitzartutakoa. D eredua %29,49k eta A eta G %70,51k.