Aurrekoetan bezala, ikusleek, 14 urtetik beherakoek eta 60 urte baino gehiagokoek izan ezik, ekimenaren webgunean izena eman beharko dute, akreditazioa lortzeko, eta, horrela, ekimenak irauten duen hiru egunetan sarrerak merkeago erosi ahalko dituzte. Zinemaren Jaiko sarrerak lortzeko, hiru bide egonen dira: txarteldegiak, zinema aretoen atarietan sarrerak saltzeko jarritako kutxazainak eta Interneten sarrerak saltzen dituzten ohiko plataformak.
Hamargarrenez Zinemaren Jaia iritsiko da Nafarroako aretoetara. 2,90 euroan eskuratu ahal izanen dira sarrerak maiatzaren 9, 10 eta 11n zinemara joateko.