Ijito komunitatea agenda politikoan sartzea "lehentasuna" da parlamentuarentzat

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 5a

Argazkia: Parlamentuko mahaia eta eledunen batzarra. / parlamentodenavarra.es

Adierazpen instituzionala onartu dute talde guztiek, "osasungintzan, hezkuntza, lan munduan, etxebizitzan eta beste arlotan dauden ezberdintasunak murrizte aldera".

Bereziki gazteriarengan eta emakumeengan jarri nahi dute fokua, haiek baitira zapalkuntzaren alderik lazgarriena pairatzen dutenak. Horregatik, "tratu berdintasunetik eta diskriminazio ezetik" sortzen diren politikak behar direla aldarrikatu du parlamentuak.

Halaber, "beharrezko baliabideak" galdegin dituzte ijito komunitatearen beharrei erantzun ahal izateko. "Irauten duten errekurtsoak eta behar bezalako intentsitatea dutenak" dira nahi dituztenak; gisa horietako baliabideak lortuz gero, ijito komunitatearen parte hartzea ere handituko litzatekeela uste dute.

Bestalde, botere Legegileak bat egin du Europako Parlamentuaren oharrarekin, ijitoen beharrei erantzuteko, eta, hari horri tiraka, "mentalitate berria" garatu behar delakoan dago, tratamendu politiko "zorrotza eta koherentea lortzeko, lehengo akatsak ekidinez eta manipulazioak saihestuz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!