Bihar hasiko da 2015eko errenta aitorpenaren kanpaina

Euskalerria Irratia 2016ko api. 5a, 11:03

Internet bidez 180.000 nafarren errenta aitorpenak ikusgai jarriko ditu Gobernuak. 71,9 milioi euro itzuliko ditu zergadunen artean eta 36,6 milioi euro izanen dira ordaintzera aterako direnak.

Etzi ezagutaraziko ditu Gobernuak 180.000 errenta aitorpen. Internet bidez jarriko ditu eskuragarri. 2015eko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren eta Ondarearen kanpaina aurkeztu du gaur Mikel Haranburu Ogasun Kontseilariak. Errenta egiten dutenen gehienei, %67ari itzuli eginen zaie dirua 71,9 milioi euro guztira eta %27k ordaindu egin beharko dute, 36,6 milioi euro. 2014ko kanpainan baino 11 milioi euro gehiago itzuli beharko ditu Gobernuak aurten.

Etzi internet bidez ezagutuko dira 180.000 errenta aitorpenen proposamenak eta apirilaren 15ean postaz igorriko dira. Hortik aurrera, gainerako datak ezagutarazi ditu Luis Esain Errenta Aitorpeneko Kanpainako zuzendariak: apirilaren 18tik,  Ogasuneko bulegoetan errenta egiteko hitzorduak eska daitezke eta egun horretan bertan jasoko dute dirua errenta itzultzera atera zaienei; apirilaren 20an errenta aitorpena fisikoki egiten hasiko da jendea eta ekainaren 24ra arte izanen da aukera horretarako. Ordaintzera ateratzen zaien horiek, uztailaren 1ean ordaindu beharko dute eta bi alditan eginezkero, bigarren zatia azaroaren 21ean ordainduko dute.  

Errenta aitorpena egina iristean konforme egonez gero, ez da deus egin beharrik. Ateratakoarekin ados ez egotekotan, orduan, aitorpena berriz egin beharko du zergadunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!