"Euskara jakitearen exijentziak badu zentzua zenbait postutan, ez jakitea eskasia da-eta ikasleriarekin lan egiteko". Hausnarketa kaleratu du PSNk, nolanahi ere, bada ñabardura bat, taldearen irudiko. Izan ere, ikasleekin daudenentzat bai, baina zuzendari posturako ez zaio beharrezkoa iruditzen euskaraz solas egin ahal izatea.
Horregatik, Nafarroako Gobernuari eskatu dio azal dezan zer dela eta jakin behar den euskara Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko zuzendari izateko. "Maila eta espezializazio handiko profesionalak kanpoan" geratzen ari direlakoan dago.