Jose Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilariak berak eskatuta izanen da azalpenak ematen Parlamentuan. Ingelesa Ikasteko Programaren inguruan egindako diagnostikoaren emaitzak helaraztera joanen da lan saiora. Mendozaren agerraldi horren aurretik UPNk balorazio txostenak jaso nahi ditu lehenagotik aztertu ahal izateko. Hala eskatu zuen atzoko Mahai eta Eledunen batzarrean eta onartu egin dute eskakizun hori.